XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena den, horrek ez zuen frogatzen Arrhenius-en hipotesia: banatuak al zeuden ioiak disoluzioan?

Hipotesia baieztatua geratu zen disoluzioen irakite-puntua aztertu zuenean.

Dakizunez, uraren irakite-puntua 100ampdeg;C da, presio arruntean.

Baina urak zerbait disolbaturik duenean, puntu hori igo egiten da.

Egindako esperientzietan ikusi zuten igoera hori solutuaren kontzentrazioarekiko proportzionala zela.

Konkretuki, ur kg bakoitzean disolbaturik dagoen solutu mol bakoitzeko, irakite-puntua 0,52ampdeg;C igotzen da eta berdin du zein solutu den.

Arrhenius-ek esperientzia desberdinak egin zituen eta taulako emaitzak lortu zituen.

Ikusten duzunez, gatzen disoluzioan mol bat bota eta igoera bi edo hiru molei dagokiena suertatzen da, disoluzioan gatzak beren ioietan banatzen bait dira.

Zenbat gramo kobre-lortuko dugu 200 C-ko karga disoluzio batean zehar pasatzean?

Behar dituzun datuak taula periodikoan kontsultatu.

Zer karga elektriko (Coulombetan adierazita) beharko genuke 2 mol askatzeko kobrezko gatz baten elektrolisia egitean?

Elektrolisiak aztertuz, gatzei buruz gauza gehiago ezagutzera iritsi gara.

Gatzak uretan disolbatzen direnean, ioiak ematen dituzte.

Badakigu zein ioi osatzen diren, eta baita korrontea nola eratzen den ere.

Baina gu lotura nolakoa den jakin nahian genbiltzan.

Ikus dezagun bada.

3 Konposatu ionikoak. Lotura ionikoa

Aurreko ikasgaian materiaren egitura aztertu eta zenbait konklusio atera ditugu:

- Materia partikulez osatua dago (atomoak eta molekulak).

- Materiak izaera elektrikoa du.

- Atomoak beste oinarrizko partikulez osatuak daude (protoiak, neutroiak eta elektroiak).

Propietate kimikoen ikuspegitik garrantzirik handiena duten oinarrizko partikulak elektroiak dira eta konkretuki kanpoko aldean azken geruzan daudenak.

Bestalde ikasgai honen hasieran esan dugunez, materia badago, substantzien propietateek eta beren partikulen arteko loturek estuki erlazionatuak egon behar dute.

Erabil dezagun, beraz, gatzei buruz lortu dugun informazioa aurreko gaian aztertu dugunarekin batera lotura ikertzeko.

Zure ustez nola lotuko dira gatzen atomoak beren artean?

Zein indarren bidez?

Har dezagun, lehen bezala, sukaldeko gatza () adibidetzat atomoen arteko elkarrekintzak aztertzeko.